TXERNOBIL (1986)
1986ko apirilaren 25 eta 26aren gauan gertatu zen. Zentral nuklearraren laugarren solairuan.
Txernobileko istripuaren kausak barnekoak izan ziren: alegia, sobietarren teknologia zaharra eta segurtasun neurri txarrak.
Egun hartan, Lenin zentral nuklearreko 4. erreaktorean bat-bateko potentzia igoera bat izan zen. Honek erreaktore nuklearraren nukleoa gehiegi berotzea eragin zuen; ondorioz, bere barnean bildutako hidrogenoa lehertu egin zen, energia elektrikoaren horniketa eten egin zela simulatzeko proba batean
Txernobilen egondako istripu nuklearrak horrela utzi zituen gauzak: 985,000 hildako, 350,000 beren etxeetara itzuli ezinik, sekulan gertatutako ingurigiroko hondamenik larrienetakoan. Gaur egun ere nabaria da ezbehar honen ondorioa, eta zentralaren inguruan erradiazio mailak oso altuak dira. Istripu honek hainbat gauza jarri zituen agerian: energia nuklearra ez dala guztiz segurua, istripuak gertaten diranean oso larriak dirala, eta gainera, urte askotan mantententzen dirala ondorioak.
Europako iparraldeko eta erdialdeko hainbat herrialdetan erradioaktibitatea detektatu zenean, nazioarteko alarma sortu zen. Ondorio ekonomikoez gain, hondamendiak epe luzera osasun publikoan izan dezakeen eragina ere ikertu izan da. Atera dituzten ondorioak eztabaidagai badira ere, guztiak bat datoz honetan: kutsadura jasan duten milaka eta milaka lagunek, beren bizitzako uneren batean pairatu dituzte edo pairatuko dituzte horren ondorioak osasunean.
Bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=qfnON6wgAF0